Biga logotipoa

Asesoría Biga

Nor garen

1980ko urtarrilean ateak ireki zituenez geroztik, Asesoría Biga enpresei eta dendei aholkularitza zerbitzua ematen ari da, enpresek eta dendek zerga, kontabilitate, merkataritza nahiz lan aldetik dituzten betebeharrak betetzen laguntzen.

Hainbeste denboran ateak irekita izatea eta kalitate nahiz leialtasun handiko bezeroak edukitzea bezeroekin harreman pertsonala eta zuzena izanda lortu dugu, erabat inplikatuta bezeroaren benetako beharrak konpontzen eta haien metodo, epe eta antolaketara egokituta.

Gure oinarri nagusia da pertsonekin aritzen garela, eta, hala, haiei laguntzen saiatzen gara, dituzten ideiak eta proiektuak aurrera atera ditzaten, betiere haien interesei gehien komeni zaien eran eta indarrean diren legeen barruan.